EspañolEnglishEuskeraCatalàGallego
  • Vitoria - Gasteiz

  • Online

  • Cursos de centros

  • 2026/11/2 - 2026/11/11

Online
2026/11/2 - 2026/11/11

Ikusezina den gaitasuna: Zergatik ez da garaiz identifikatzen?

PDFa inprimatu

Azken urteotan aurrerapausoak eman diren arren, Adimen Gaitasun Handiak (AGH) dituzten ikasleen zati handi batek identifikatu gabe jarraitzen du, edo berandu identifikatzen da, zailtasun akademikoak, motibazio falta edo eskola-desorekak agertu direnean. Profil askok ez dute ikasle bikain eta arrakastatsuaren estereotipo tradizionalarekin bat egiten, eta horrek hezkuntza-sisteman ikusezin bihurtzea eragiten du.

Ikastaro honek AGH ikusezinen inguruko ikuspegi eguneratua eskaintzen du: zergatik jarraitzen dugun berandu identifikatzen, zein profil pasatzen diren oharkabean eta identifikazio bidezkoago, zorrotzago eta inklusiboago baterantz aurrera egiteko zer aldaketa behar diren aztertuz. 

AGH duten ikasleen identifikazio berantiarrean eta ikusezintasunean oinarritua. Identifikazioa zailtzen duten aurreiritziak, mito nagusiak eta egiturazko oztopoak landuko dira, baita sarritan oharkabean geratzen diren profilak ere: neskak, salbuespentasun bikoitza duten ikasleak, errendimendu baxuko ikasleak, kulturalki askotariko jatorria dutenak edo ohikoak ez diren profil sortzaileak. Jarduerak egungo ebidentzia zientifikoa, hezkuntza-sistemaren analisi kritikoa eta eskola zein lanbide-esparruetan aplikatzeko moduko hobekuntza-proposamenak uztartuko ditu.

Lekua eta datak
2026/11/2 - 2026/11/11
19:00(e)tatik 20:00(e)tara.


Online
Online zuzenean jarraitzea, ikastetxera joan beharrik gabe.
Programa
  • 2026/11/2
    • 19:00-20:00 h. AGHen egungo kontzeptualizazioa. Indarrean jarraitzen duten mito nagusiak eta zergatik lotzen dugun oraindik gaitasun handia profil estereotipatuekin.
      • Olaia Gutiérrez Pedagogoa, Hezkuntza Neuropsikologoa eta Orientatzailea. Aupatuz elkarteko formatzailea eta jardueren koordinatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. 
      • Montserrat Zato Bajo  Aupatuz elkarteko formatzailea eta jardueren koordinatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. 
  • 2026/11/4
    • 19:00-20:00 h. AGH ikusezinak I: neskak, errendimendu baxuko ikasleak, profil sortzaileak eta gaitasunak estaltzen edo kamuflatzen dituzten ikasleak.
      • Olaia Gutiérrez Pedagogoa, Hezkuntza Neuropsikologoa eta Orientatzailea. Aupatuz elkarteko formatzailea eta jardueren koordinatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. 
      • Montserrat Zato Bajo  Aupatuz elkarteko formatzailea eta jardueren koordinatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. 
  • 2026/11/9
    • 19:00-20:00 h. AGH ikusezinak II: salbuespentasun bikoitza, kultura-aniztasuna, desberdintasun soziala eta ebaluazio-prozesuetako oztopoak.
      • Olaia Gutiérrez Pedagogoa, Hezkuntza Neuropsikologoa eta Orientatzailea. Aupatuz elkarteko formatzailea eta jardueren koordinatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. 
      • Montserrat Zato Bajo  Aupatuz elkarteko formatzailea eta jardueren koordinatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. 
  • 2026/11/11
    • 19:00-20:00 h. Zergatik identifikatzen dugu berandu: egungo hezkuntza-sistemaren analisia eta identifikazio goiztiarrago, zorrotzago eta inklusiboago baterako proposamenak.
      • Olaia Gutiérrez Pedagogoa, Hezkuntza Neuropsikologoa eta Orientatzailea. Aupatuz elkarteko formatzailea eta jardueren koordinatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. 
      • Montserrat Zato Bajo  Aupatuz elkarteko formatzailea eta jardueren koordinatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. 
Jarraitzea
Online zuzenean jarraitzea, ikastetxera joan beharrik gabe.
Izen-ematea
  Arrunta
PrezioaDohain
Hizlariak
Olaia Gutiérrez
Pedagogoa, Hezkuntza Neuropsikologoa eta Orientatzailea. Aupatuz elkarteko formatzailea eta jardueren koordinatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. 
Montserrat Zato Bajo
 Aupatuz elkarteko formatzailea eta jardueren koordinatzailea da, Adimen Gaitasun Handietan eta Adimen Artifizialean espezializatua. 
Hartzaileak
  • HH, LH, DBH eta Batxilergoko irakasleei.
  • Psikologoei, pedagogoiei, orientatzaileei, aholkulariei eta hezkuntzan esku hartzeko teknikariei.
  • Hezkuntzarekin edo Psikologiarekin lotutako titulazioetako ikasleei.
  • AGHko seme-alabak dituzten familiei.
  • Hezkuntza-ekitatean, aniztasunean eta inklusioan interesa duen edonori.
Eskatutako titulazioa

AGHei buruzko gutxieneko ezagutzak izatea.

Helburuak

  • Zergatik AGH duten ikasle askok identifikatu gabe jarraitzen duten edo berandu identifikatzen diren ulertzea.
  • Hezkuntza-praktikan maiz agertzen diren profil ikusezinak aztertzea.
  • Behaketa eta ebaluazio prozesuetan ematen diren ohiko aurreiritziak identifikatzea.
  • Identifikazioa oztopatzen duten mito nagusiak berrikustea.
  • Hezkuntza-sistemak identifikazioari dagokionez dituen egungo mugen inguruan hausnartzea.
  • Identifikazio goiztiarrago, bidezkoago eta inklusiboago baterako hobekuntza-ildoak proposatzea.
  • Ebidentzia zientifikoan oinarritutako begirada profesional eguneratua sustatzea.
Metodologia
Ikastaroaren metodologia teoriko-praktikoa izango da. Saio bakoitzean eduki teoriko eguneratuak aurkeztuko dira ikus-entzunezko materialen, benetako kasuen eta adibide praktikoen laguntzarekin. Ondoren, parte-hartzaileen artean hausnarketa-dinamikak, kasuen analisia eta eztabaida parte-hartzaileak sustatuko dira.
Ebaluazio-sistema
Ikastaroaren amaieran banakako hausnarketa-jarduera labur bat entregatu beharko da, landutako edukiekin lotutako hainbat galderari erantzunez. Kontuan hartuko dira kontzeptuen ulermena, gaitasun kritikoa eta ikasitakoa egoera praktikoetara eramateko ahalmena.
Laguntzaileak

Babesten du

Gobierno Vasco. Departamento de Ciencia, Universidades e Innovación.
Argibide gehiago
UNED Vitoria-Gasteiz
Pedro de Asúa, 2
01008 Vitoria-Gasteiz Álava
945 244 200 / secretaria.alumnos@gasteiz.uned.es